Zer dira Fresh saioak?
Fresh saioak bainutxo batean egiten diren argazki saio bereziak dira, sasoiko frutarekin eta zipriztinez beteta. Dekorazioa sukalde txiki baten antzera antolatuta egoten da, baina betiere haurtxoa izanik argazkiaren protagonista nagusia.
Bainuontzian jarriko ditut fruta freskoak edo lore koloretsuak, zure txikiak jolastu eta mundua zentzumen guztiekin esploratu ahal izan dezan. Argia, koloreak, ukimena eta zaporeak uztartzen dituen argazki saio sentsoriala izango da.
Zein adinetan egin daiteke?
Fresh saioa egiteko gomendagarria da haurtxoa bere kabuz eserita mantentzea, nahiz eta haurtxoentzat bainuontzia izan eta bizkarrarentzat forma duen.
Haur bakoitzaren araberako da; batzuek 6 hilabeterekin lortzen dute, baina bakoitzak bere erritmoa du. Saio hau 2 urtera arte egin daiteke.
Zenbat irauten du saioak?
Saioa laburra eta arina izango da, 30 minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera. Haurtxoak nekatu baino lehen une bereziak harrapatzea da helburua.
Fresh saioek zure haurtxoa zipriztintzen, jolasten, frutari hoska egiten eta dena bustitzen erakusten duten momentu natural eta politak betikotzen dituzte.
Uda eta Udaberrirako saio dibertigarria eta zoragarria