Hasiera

KILI KLIK


Gorde KLIK batean 

bizitzako une berezienak


Haurdunaldia

Magiaz beteriko saioak izaten dira, eta haurdun egoteak sortzen dituen Kilimak klik batean gordetzen ditut.

Umea barruan eramatea beti gogoratuko duzuen unea da, eta nik baditut hori betiko gordetzeko baliabideak.

Zuentzat eta zuen familiarentzat esperientzia ahaztezina izatea da nire helburua, une hori zeinekin konpartitu nahi duzuen erabakitzea zuen esku dago.


Jaioberria

Seme-alaba jaioberrien etorrerak berebiziko garrantzia du familientzat, eta zalantzarik gabe saio hau da egiten dudan berezienetakoa. Nire helburua da magia handiko argazki gozo eta bereziak egitea eta saioa zuentzat esperientzia ahaztezina izatea. 

Jaioberrien argazki-saioak bi modutan egiten ditut: Jaioberriak posatzen-saioa eta Jaioberria eta familiak-saioa. Saioa umeek 5 eta 12 egun dituzten bitartean egitea gomendatzen dizuet.

INFORMAZIO GEHIAGO

GAINONTZEKO SAIOAK 

Jarraipen-saioak

Gure etxeko txikiak konturatu orduko ez dira hain txiki izaten, eta ,horregatik, haien lehenengo urtearen hiru momentu garrantzitsuenak klik batean gordetzen lagundu nahi dizut: burua tente mantentzea lortzen duenean, eserita mantentzen denean eta bere lehen urtebetetzean. Ez zaizu damutuko.

INFORMAZIOA

Sitter saioak

Zure seme-alaba dagoeneko ez da jaioberria eta zure umetxoaren detaile txiki guztiak grabatu nahi zenituzke zure oroimenean, betiko. Baina gure memoria ez da perfektua, eta askotan ahaztu egiten ditugu guretzat hain garrantzitsuak diren xehetasunak.
Zergatik ez duzu zure seme-alabaren biziaroko etapa eder hori klik batean gordetzen inoiz ahaztu ez dakizun?

INFORMAZIOA

Smash Cake

Urteak betetzea beti da berri ona eta gure etxeko txikienen urtebetetzeak ospatzeko eta betiko klik batean gordetzeko aukera paregabea eskaini nahi dizuet. Saio hauen helburua ondo pasatzea, disfrutatzea eta barre egitea da. Umearen lehenengo urtebetetzean, pastela eta bainuontzia erabiliko ditut, eta, umeak urteak bete ahala, adinaren araberako eszenatokiak erabiliko ditut.

INFORMAZIOA



Familiak

Familia-mota guztientzako neurrira egindako argazki-saioak egiten ditut, eta zuek familiatzat sentitzen duzuen talde eder hori klik batean gorde nahi dut. Edozein motatako eta adinetako familiei egiten dizkiet argazkiak. Zergatik ez zatozte denak elkarrekin jolas eta barre egitera? Nik zuen momentu horiek klik batean gordeko ditut, zuek betiko gogora ditzazuen.

INFORMAZIOA

Ezkontzak

Zuen bizitzako une berezi honen testigu izan nahi dut, eta momentu ahaztezin hori zuekin konpartitu. Egun hori berezi egiten dituzten une esanguratsuenak klik batean gordeko ditut, zuek egun hori betiko gogoratu ahal izan dezazuen.

INFORMAZIOA

Enpresentzako argazkiak

Interneten eta sare sozialetan presente egotea ezinbestekoa da gure enpresek aurrera egin dezaten. Gure helburua zuen enpresaren irudia hobetzea da, eta, horretarako, profesionaltasuna ziurtatzen duten irudiak egingo ditut.

INFORMAZIOA