Ezkontzak

Zuen maitasuna ospatzeko jaialdia da ezkontza, gehien maite dituzuenekin konpartitzen duzuena. Betirako gogoratuko dituzuen une magiko eta bakarrak klik batean gordeko ditut.

Zuen bizitzako une berezi horren testigu izan nahi dut, eta momentu ahaztezin hori zuekin konpartitu. Egun osoan zehar zuekin egongo naiz, baina ezkontzako gonbidatu ikusezina izango naiz, zuek konturatu gabe zuen eta gonbidatuen emozio guztiak betiko gordeko dituena: malkoak, irribarreak, barre algarak, besarkadak, musuak... Egun hori berezi egiten dituzten une esanguratsuenak klik batean gordeko ditut.

Magia naturaltasunean dago, eta, horregatik, ez duzue argazkietan “ondo” agertzeko esfortzurik egin behar: zareten modukoak izan behar zarete, posatu gabe, naturalak. Ni ez banengo bezala jokatu behar duzue. 

Ezkontzetan esperientziaduna naiz, eta egun berezi horretako detaile guztiak klik batean gorde ahal izateko, ez naiz bakarrik joango, lankide batek lagunduko dit. Ezkontza aurretik elkar ezagutuko dugu, zuen nahiak adieraziko dizkidazue eta eguna zuek nahi duzuen bezala antolatuko dugu.


Zure beharren arabera

Egun osoko ezkontza 

Eguna hasi bezain pronto zuen alboan izango naiz: ileapaindegian, etxean... eskatzen didazuen tokietara joango naiz, zuek aukeratutako une guztiak klik batean gordetzeko. Egunaren lehengo unetik eta dantzaldi arte egongo naiz zuekin (dantzaldia hasi eta ordubetez geratzen naiz), beti zuei laguntzeko prest.


* 1000 argazki baino gehiago

* 2 argazkilari

* Galeria pribatua argazkiak zuekin partekatu eta deskarga ditzazuen (6 hilabetez egongo da eskuragai)

* Pendrivea argazki guztiekin

* Ezkontza aurreko argazki-saioa dohainik

* Ezkontza-egunean eguraldiak saioa egitea galarazten badu, ezkontza ondorengo argazki-saioa dohainik



1100€


Egun osoko ezkontza + Albuna

Gaur egun argazkiak mugikorrean edota ordenagailuan gordetzen ditugu, eta haietaz ahaztu egiten gara. Horregatik da garrantzitsua oroitzapen horiek beti presente eduki ahal izateko formatu fisikoan gordetzea.


* 1000 argazki baino gehiago

* 2 argazkilari

* Galeria pribatua argazkiak zuekin partekatu eta deskarga ditzazuen (6 hilabetez egongo da eskuragai)

* Pendrivea argazki guztiekin

* Ezkontza aurreko argazki-saioa dohainik

* Ezkontza-egunean eguraldiak saioa egitea galarazten badu, ezkontza ondorengo argazki-saioa dohainik

*30x30zmko albuma bere kutxan


1400€

Ezkontza ondorengo saioa

Zuek aukeratzen duzuen lekuan eta unean egingo dugu; ilunabarrean, mendian, hondartzan... ezkontza eguneko urduritasunak albo batera utzi, eta argazki-saioarekin gozatu ezazue: ezkontza-arropak berriz ere jantzi eta disfrutatu!


250€


Albun txikiak gurasoentzat

Ezkontza-albuma zuen gurasoek ere izan dezaten, gurasoei oparitzeko album txikia egin dezakezue. Handia bezalakoak izango dira, detaile guztiekin. Bi album txiki zuon gurasoek edozein unetan ikusi eta disfruta ditzaten.


Galdetu

Gurekin harrremanetan jarri

MUGIKORRA: 646114443