Sitter saioak




Sitter saioak


6-10 hilabeteko umeak



Honako saioa umea eserita mantendu baina oraindik katamarrean hasi ez denean (haurraren segurtasunagatik) egiten dut. Nire ustez klik batean gordetzeko umearen biziaroko unerik politenetakoa da.

Eserita, ahuspez, guri begira, barrezka... era askotako argazkiak egingo ditugu. Horretarako, hainbat eszenatoki prestatuko ditut; Koloretako oihalekin eta egur fondoarekin. Horretaz gain, familiarekin argazki gutxi batzuk egingo ditugu, anai-arreba zein gurasoekin.





Ohialak

Umea puff batean jarriko dut eroso egon dadin, eta bertan hainbat koloretako oihalekin eta haurra postura desberdinetan jarrita egingo ditut argazkiak. Saioaren egunean dena prest izan dezadan, garrantzitsua da zuok oihalen koloreak aurretik aukeratzea.


Egurrezko eszenatokia

Bi egur kolore izango dituzue aukeran, egur kolorekoa eta zuria. Bata edo bestea aukeratu, saioa egiten dugun urtaroaren araberako eszenatoki polit bat diseinatuko dut. Umea bertan eserita jarriko dugu aulki txiki batean, otar batean, lurrean… aukeraketa umearen estabilitatearen arabera egingo dut, umearen segurtasuna kontutan izatea ezinbestekoa delako.

Egurraren kolorea aurrez aukeratzea garrantzitsua da, egunean bertan dena prest eduki dezadan.

Umearen arreta deitzeko

Umeak gustuko duen jostailu bat ekartzea ideia ona da, argazkiak egiten ditudan bitartean umearen arreta lortzeko. Hala ere, lasai, estudioan ere hainbat jostailu baititut.

Arropak

Argazkiak umea biluzik zein aukeratzen duzuen arroparekin jantzita dagoela egingo ditut. Etxetik ekarritako arroparekin jantzi nahi baduzue, aldez aurretik jakinaraztea eskertuko dizuet, horren araberako eszenatokia antolatzeko.

Gurasoak nahi duzuen bezala jantzita etor zaitezkete, baina saiatu kolore neutroak erabiltzen eta elkarrekin konbinatuta etortzen.



PREZIOAK

Txikia

180

15 argazki

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Online deskarga

Familiarekin argazkiak

KILI KLIK


 360


Argazki guztiak

Pendrivea argazki guztiekin

Familiarekin argakiak



Osoa


460


Argazki guztiak

Pendrivea argazki guztiekin

Familiarekin argakiak

20x20zm-ko Albuma

Sitter

+

 Smash Cake

KILI KLIK


400

25 argazki Sitter

25 argazki Smash Cake

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Pendrivea argazkiekin

Bikote eta seme-alabekin argazkiak




Sitter

 + 

Smash Cake

OSOA


650

Argazki guztiak

Pendrivea argazkiekin

Bikote eta seme-alabekin argazkiak

20x20zm-ko albuma



Informazio Gehiago