Smash Cake

SMASH CAKE

Tarta bat janez eta garbiontzi batean urarekin jolastuz egiten dugun argazki-saioa


Smash cake hitzak pastela zapaltzea esan nahi du, eta, beraz, argazki-saio horietan umeak tarta bat txikitzen jolas egiten duen bitartean, nik momentu dibertigarri hori klik batean gordetzen dut.

Argazki-saio hauetan bi eszenatoki erabiltzen ditut, alde batetik, tarta, eta, bestetik, urez beteriko bainuontzia. Umeek oso ondo pasatzen dute argazki-saio horietan, bai tartarekin zikinduz, baita urarekin jolas eginez ere.

Nahiz eta ohikoena lehenengo urtetxoa betetzen dutenean egitea den, edozein adinetakoa da ona klik batean gordetzeko, eta Kili Kliken adinaren araberako eszenatokiak egiten ditut.

Kontuan izan argazkiak haurraren urtebetetze egunean prest egoteko ezinbestekoa dela argazki-saioa egun hori baino lehen egitea, hilabete lehenago gutxi gorabehera.




Opila


Umeen osasuna zaintzea oso garrantzitsua da, batez ere lehendabiziko urteetan. Hori dela eta, azukrerik jan ezin dezaketen txikientzat diseinatu dut opila.  Umeak opilarekin jolas egin eta gero geratzen den zatia etxera eraman ahal izango duzue; ganorazko zatia geratu bada, noski 😉.

Bainuontzia


Saio hau haurrek bainuontzi txiki batean esnearekin eta frutarekin jolas egiten duten bitartean egiten dut. Umeak barre algaraka ari direla, momentu horretako oroitzapen ederrak klik batean gordeko ditut. Zoragarria izaten da nola disfrutatzen duten ikustea.


PREZIOAK

Txikia

240

25 argazki

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Online deskarga

Opila eta bainuontzia barne

Familiarekin argazkiak

KILI KLIK


 360


Argazki guztiak

Online deskarga

Opila eta bainuontzia barne

Familiarekin argakiak



Osoa


460


Argazki guztiak

Pendrivea argazki guztiekin

Opila eta bainuontzia barne

Familiarekin argakiak

20x20zm-ko Albuma

Sitter

Smash Cake

KILI KLIK


420

25 argazki Sitter

25 argazki Smash Cake

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Pendrivea argazkiekin

Familiarekin argazkiak


Sitter

 + 

Smash Cake

OSOA


650

Argazki guztiak

Pendrivea argazkiekin

Familiarekin argazkiak

20x20zm-ko albuma



Informazio Gehiago