
Lehen Jaunartzea egun ahaztezina da, emozioz eta ilusioz betetako momentua. Nere helburua une horiek modu natural, zaindu eta elegantean jasotzea da, oroitzapen bihurtzeko denboraren poderioz are balio handiagoa izango duten argazkien bidez.
Argazki saio pertsonalizatuak eskaintzen ditut. Kanpoan zein estudioan egin daiteke; argi naturalarekin eta giro lasaian, umeak eroso sentitu daitezen eta irribarreak benetakoak izan daitezen.

Estudioko argazkiak giro natural batean egiten ditut, dekoratu sinple eta zainduarekin. Posatu beharrik gabe, umeen keinu naturalak argazkietan jasotzen ditut, une lasai eta naturalak irudi bihurtuz.

15 Argazki
Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko
Estudioan edo kanpoaldean
20x20zmko album basikoa
(kanpoaldeko saioak Eibar inguruan egingo dira. Urrutiago joan ezkero gehigarri bat egongo litzateke)
25 argazki
Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko
Estudioan, kanpoaldean edo mixtoa
20x20zmko albuma
(kanpoaldeko saioak Eibar inguruan egingo dira. Urrutiago joan ezkero gehigarri bat egongo litzateke)
Ateratzen ditugun argazki guztiak
Estudioan, kanpoaldean edo mixtoa
20x20zmko albuma
(kanpoaldeko saioak Eibar inguruan egingo dira. Urrutiago joan ezkero gehigarri bat egongo litzateke)

























